1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
2956/2010 EBAZPENA, abenduaren 22koa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, Ziordiko udal mugapean "Altsasu-Olazti" eta "Altsasu-Gamarra 2" lineak lotzeko 30 kV-eko goi tentsioko aireko linearako administrazio-baimena eman, proiektua onetsi eta haren onura publikoa deklaratzen duena.
2009ko irailaren 22an, Iberdrola, DESAU enpresak eskaera egin zuen "Altsasu-Olazti" eta "Altsasu-Gamarra 2" lineak lotzeko 30 kV-eko goi tentsioko aireko linearako administrazio-baimena eman, proiektua onetsi eta haren onura publikoa deklaratzeko. Horretarako, zegokion proiektua aurkeztu zuen. Hona proiektuaren ezaugarriak:
a) Eskatzailea: Iberdrola, DESAU.
b) Instalazioa jartzeko tokia: Ziordia.
c) Instalazioaren xedea: horniduraren gaitasuna eta kalitatea hobetzea, energia elektrikoa banatzeko eskualdeko sarean.
d) Ezaugarri nagusiak: lur azpiko linea, 30 kV-ekoa, "BTA Altsasu 04-Olazti" eta "BTA Altsasu 11-Gamarra 2" lotuko dituen linea, "Ziordiko gasolindegia" izeneko 180225160 TZko lineako SF6 gelaxka berritik (HEPR-Z1/240 eroalea, 35 m-koa) 00.80 euskarri metaliko berriraino, non airekoa bihurtzen baita, euskarri metalikoekin (LA-175 eroalea, 600 m-koa), "BTA Altsasu 11-Gamarra 2" lineako 00.31 euskarri metaliko berrian bukatzeko, Ziordiko udal mugapean.
e) Aurrekontua: 65.117,56 euro.
Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 2ko 266/2008 Ebazpenaren bidez, Ingurumen ukipenetarako baimena eman zen, zenbait baldintzarekin, Ziordiko udal mugapean "Altsasu-Gamarra 2" 30 kV-eko aireko linea elektrikoa "Altsasu-Olazti" lurpeko linearekin ixteko oinarrizko aurreproiekturako eta Ingurumen ukipenen azterlanerako.
2010eko maiatzaren 5eko Diario de Navarra egunkarian eta 2010eko 64. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 26koan, jendaurrean jarri zen hogei egunean eskaera hori, baita ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere, finken gaineko zortasunen eta haien jabeen datuekin, desjabetze prozedura gauzatu ahal izateko. Ukitutakoek ez zuten inolako alegaziorik aurkeztu.
Era berean, txostena eskatu zitzaien ukitutako erakunde eta udalbatzei.
2009ko azaroaren 12ko Ebazpenaren bidez, Ebroko Ur Konfederazioak baimena eman zuen lineak airetik gurutzatzeko, hain zuzen ere, Arakil ibaia Ziorditik igarotzen den tartearen gainean jarritako goi tentsioko linearen bidez, betiere baldintza batzuk betez gero.
Ziordiko alkateak instalazioaren aldeko txostena eman zuen 2010eko maiatzaren 17an.
2010eko maiatzaren 24ko txostenaren bidez, Trenbide Azpiegituren Administratzaileak (ADIF) Irunen duen mantentze-lanetarako buruak adierazi zuen ez dagoela inolako eragozpenik trenbideak ukitutako eremuan obrak egiteko baimena ekar dezakeen tramite tekniko-administratiboari hasiera emateko.
Herri Lanetako zuzendari nagusiaren maiatzaren 31ko 698/2010 Ebazpenaren bidez, Iberdrola DESAU enpresari baimena eman zitzaion, zenbait balditzarekin, hiru aireko gurutzaketa egiteko: bata Sakanako NA-2410 errepidean, 37+157 k.p.an, beste bat A-1 Iparraldeko autobian eta hirugarren bat Ziordiko NA-7521 errepidean, 0+351 k.p.an.
2010eko irailaren 9ko idazkiaren bidez, Iberdrola DESAU enpresak bere adostasuna adierazi zuen Ebroko Ur Konfederazioak, Ziordiko Udalak, Tranbide Azpiegituren Administratzaileak (ADIF) eta Nafarroako Gobernuko Herri Lan Departamentuak ezarritako baldintzekin.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1.-Iberdrola, DESAU enpresari administrazio-baimena ematea "Altsasu-Olazti" eta "Altsasu-Gamarra 2" lineak lotzeko 30 kV-eko goi tentsioko aireko linearako, Ziordiko udal mugapean.
2.-Zehazki, instalazio horren onura publikoa deklaratzea, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 52., 53. eta 54. artikuluetan, eta hori garatzen duen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan aurreikusitako ondorioetarako.
3.-Instalazio hori egiteko aurkeztutako proiektua onestea, Pablo Becerra de Mier industria ingeniari teknikoak sinatua. 12 hilabete eman zaizkio obrak burutzeko.
4.-lberdrola DESAU enpresari onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.
5.-Ebazpen hau Iberdrola DESAU enpresari jakinaraztea (Landaben industrialdea, C kalea, E ataria, 3012 Iruña), eta ohartaraztea administrazio bidea amaitzen ez duen ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
6.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2010eko abenduaren 22an.-Enpresako zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.
Iragarkiaren kodea: F1021332