2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
Tributuen gaineko kontrola egiteko udal plana. Onespena
Esteribarko Udalak, 2010eko azaroaren 26an egin osoko bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:
Esteribarko Udaleko tributuen gaineko kontrola egiteko udal plana onestea 2010etik 2011ra bitarteko ekitaldietarako, ekainaren 11ko 152/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Zerga Ikuskaritzaren Erregelamenduan eta Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorrean zehaztutako norainokoa eta edukia izanik.
Esteribarren, 2010eko abenduaren 14an.-Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.
Iragarkiaren kodea: L1020519