2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Lizarrako Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia.
Izendapen proposamena
Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 31. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, Lizarrako Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiko epaimahaiak eranskinean agertzen direnak izendatzeko proposamena egin du, haiek izan baitira puntuaziorik handiena lortu duten izangaiak.
Proposatutako izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, deialdiaren 7.3 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko (deialdia 2010eko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 2an).
Lizarran, 2010eko abenduaren 13an.-Alkatea, María Begoña Ganuza Bernaola.
ERANSKINA
ORCARAY ITURRALDE, BEATRIZ
SANZ GARCIA-ASENJO, JAVIER
SOTO SANJUAN, MIGUEL ANGEL
Iragarkiaren kodea: L1020559