4. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

2011ko ekitaldiko aldaketa, Udal hilerria arautzen duen gobernu ordenantzan. Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2010eko abenduaren 2an egin osoko bilkura arruntean, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1. Hasiera batean onestea, erabaki honi erantsitako dokumentazio administratiboan jasotzen denari jarraituz, Lizarrako udal hilerria arautzen duen gobernu ordenantzako aldaketa.

2. Gobernu ordenantzako aldaketaren hasierako onespenari dagokion espedientea jendaurrean paratzea 30 egunean, erreklamazioak, kexa edo oharrak aurkez daitezen; horretarako, behar den iragarkia argitaratuko da bai Nafarroako Aldizkari Ofizialean bai Udalaren iragarki oholean. Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan ezarritakoa betez; eta iragarkian ohartaraziko da erabakia behin betiko onetsitzat hartuko dela inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu.

3. Ohartaraztea ordenantza honek indarra hartuko duela bere testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan.

4. Erabaki hau igortzea Gizarte Ongizateko Zerbitzuari eta Udal Idazkaritzari, hura betearazteko behar diren tramiteak bultzatzeko; eta dagokion espedienteari atxikitzea.

Lizarran, 2010eko abenduaren 13an.-Alkate udalburua, Mª Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L1020421