4. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EL BUSTO

Aurrekontuko 3/2010 aldaketa.. Behin betiko onespena

Aurrekontuko 3/2010 aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2010eko 142. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2010eko azaroaren 22an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

1.-Kreditu berezia.

GASTUAK:

6. kapitulua.-Led-ak darabiltzaten luminariak: 4.000 euro.

DIRU-SARRERAK:

7. kapitulua.-Diru-laguntza, eraginkortasun energetikorako: 4.000 euro.

El Buston, 2010eko abenduaren 16an.-Alkatea, Jesús Ripa Asensio.

Iragarkiaren kodea: L1020758