2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EL BUSTO
Aurrekontuko 4/2010 aldaketa. Hasierako onespena
El Bustoko Herritarren Batzarrak, 2010eko abenduaren 13an egin bilkura arruntean, laugarren aldaketa onetsi zuen 2010eko aurrekontu orokorrean.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 275. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea iraganik.
El Buston, 2010eko abenduaren 16an.-Alkatea, Jesús Ripa Asensio.
Iragarkiaren kodea: L1020757