2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Ordenantza, Administrazio elektronikoa arautzen duena.
Hasierako onespena
2010eko abenduaren 15ean egin bilkura berezian hasiera batean onetsi zen Administrazio Elektronikoa arautzen duen ordenantza. Hogeita hamar egun baliodunean egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak eta iradokizunak aurkez daitezen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat.
Epe horretan espedientea ikusgai egonen da Udal Idazkaritzan, astelehenetik ortziralera, 8:30etik 14:30era, bizilagun eta interesdun guztiek, nahi badute, aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Inork erreklamazio edo oharrik aurkezten ez badu, hasiera batean onetsitako erabakia behin betikoz onetsitzat joko da eta gainerako administrazio publikoei (Estatukoa nahiz autonomiakoa) igorriko zaie, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 legearen 65.2 artikuluan eta horrekin bat heldu direnetan aurreikusten diren ondorioak izan ditzan.
Eguesen, 2010eko abenduaren 17an.-Alkatea, José A. Andía García de Olalla.
Iragarkiaren kodea: L1020775