4. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

2011ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Eguesibarko Udalak, 2010eko abenduaren 15ean egin bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2011ko aurrekontu orokorra, eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta lege hori aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hasiera batez onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira Udal Idazkaritzan hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren edituen oholean iragarkia agertu ondotik, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu aurrrekontua behin betikoz onetsitzat joko da, bigarren lerroaldean aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu legeetan ezarria bete dadin.

Eguesen, 2010eko abenduaren 16an.-Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L1020692