4. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI

Udal Plan Orokorra. Hasierako onespena

Etxarriko Udalak, 2010eko uztailaren 2an egin osoko bilkuran, legez eskatutako quoruma zegoela, honako erabaki hauek hartu zituen:

1. Hasiera batean onestea Etxarriko Udal Plan Orokorra, Suma Arquitectura enpresak prestatua, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan xedatuarekin bat.

2. Ingurumen ondorioen azterlana ere onestea, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legearen 31. artikuluan xedatuarekin bat.

3. Etxarriko Udal Plan Orokorra eta ingurumen ondorioen azterlana, biak hasiera batean onetsiak, jendaurrean paratzea hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratutako egunkarietan argitaratuta, interesdunek, jendaurreko epe horretan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.6 artikuluan eta Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legearen 31. artikuluan xedatuarekin bat.

4. Hasiera batean onetsitako plana Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, txostena eman dezan bi hilabeteko epean, Nafarroako Gobernuko departamentu ezberdinen eskumeneko gaiei buruz.

Etxarrin, 2010eko abenduaren 13an.-Alkatea, Patxi Xabier Ilzarbe Legaria.

Iragarkiaren kodea: L1020404