4. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

Egiturazko aldaketa Udal Planean. Hasierako onespena

Donamariako Udalak, 2010eko abenduaren 2an egin bilkuran, erabaki zuen egiturazko aldaketa hasiera batean onestea Donamariako Udal Planeko lurzoru urbanizagarrian, Ola auzoari dagokionez.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Donamarian, 2010eko abenduaren 13an.-Alkatea, Rikardo Sagaseta Andiarena.

Iragarkiaren kodea: L1020809