2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORELLA
Aldaketa puntuala, R-8 exekuzio unitatearen
urbanizazio proiektuan eta Udal Planean.
Behin betiko onespena
Corellako Udalak, 2010eko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Udal Planeko eta urbanizazio proiektuko aldaketa puntuala, R-8 exekuzio unitatearen konpentsazio batzordeak sustatua.
Aurkeztutako dokumentazio grafikoan jasotzen den bezala, UE-R8tik datorren bide nagusia eta Villar etorbidearen bide sistema orokorra lotzeko antolamendua ukitzen du aldaketak; Udal Planean aurreikusitako biribilgunea kenduko da, eta bi bide horien arteko lotura egokituko da bide sistema orokor horren egungo egoerara. Oinezkoen pasabidea eta bidegorria eginen dira bien arteko irlatxo bat paratuz, urbanizazioan sartu eta ateratzeko zirkulazioa bideratzeko.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Corellan, 2010eko abenduaren 2an.-Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: L1020397