2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR TXIKIA
2011ko aurrekontuak.
Hasierako onespena
Zizur Txikiko Kontzejuak, 2010eko abenduaren 14an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2011ko aurrekontua.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Zizur Txikian, 2010eko abenduaren 15ean.-Kontzejuko burua, José Joaquín San Martín Murillo.
Iragarkiaren kodea: L1020580