4. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABREDO

Aurrekontuko 2/2010 eta 3/2010 aldaketak. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2010eko 135. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 5ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

-2/2010 aldaketa: kreditu berezia.

GASTUAK:

1.121.62601 kontu-saila. Eginkizun askotarako ekipoa erostea. Zenbatekoa: 3.537,64 euro.

Finantzabidea: diru-sarrera handiagoak. Kontu-saila: 1,75502. Zenbatekoa: 3.418,62 euro; gainerakoa, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina.

-3/2010 aldaketa: kreditu berezia.

GASTUAK:

1.432.62202 kontu-saila. Inguratzaile termikoa hobetzea udal eraikinean. Zenbatekoa: 6.702,75 euro.

Finantzabidea: diru-sarrera handiagoak. Kontu-saila: 1,75505. Zenbatekoa: 4.000 euro; gainerakoa, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina.

Cabredon, 2010eko abenduaren 2an.-Alkatea, Angel Jesús Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1020354