4. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Burlatako Udalak, 2010eko azaroaren 24an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea udalerri honetako katastroko 2. poligonoko 198. lurzatiaren xehetasun azterlana. San Frantzisko karrikako 16. zenbakiko jabeen elkarteak sustatu du, Jaime Huici Castiellas arkitektoak prestatu du eta dagokion lanbide elkargoak 2010eko abuztuaren 17an ikus-onetsi. Xedea da oztopo arkitektonikoak kentzea eta igogailua paratzea, eta horretarako gibeleko patioaren zati bat okupatzea; horrek ekarriko du, batetik, egungo bolumena handitzea eta, bertzetik, gibeleko egungo fatxadaren lerrokadura aldatzea.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Burlatan, 2010eko abenduaren 13an.-Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L1020394