2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BUÑUEL
Aldaketa Trafikoa arautzen duen ordenantzan.
Hasierako onespena
Buñuelgo Udalak, 2010eko abenduaren 16an egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi du Buñuelgo bide publikoen erabilera eta trafikoa arautzen dituen ordenantzan, isunak egokitu beharrez Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna zehapen gaiei dagokienez aldatzen duen azaroaren 23ko 18/2009 Legeari.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Buñuelen, 2010ko abenduaren 17an.-Alkatea, Santiago Mayayo Chueca.
Iragarkiaren kodea: L1020812