4. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

2011ko ekitaldiko zerga-tasak. Onespena

Bertizaranako Udalak, 2010eko abenduaren 10ean egin osoko bilkura arruntean, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

1. 2011ko urtarrilaren 1etik hasita ondoko zerga-tasa hauek ezartzea udal zergetarako:

-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,3456, katastroko balioaren gainean.

-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,7173, katastroko balioaren gainean.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga:

  • %3,5, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean, obra berrietarako edo etxebizitzak zaharberritzeko, titularraren ohiko bizileku iraunkorra ez badira.
  • %2, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean, lehen etxebizitza zaharberritzeko obretarako, titularraren ohiko bizileku iraunkorra izan eta bertan merkataritzako jarduerarik egiten ez bada.
  • %4,5, industria jarduerak ezartzeko obretarako.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,2ko indizea aplikatuko du Udalak, maiatzaren 28ko 7/96 Foru Legeak onetsi eta eskatutako gutxieneko kuoten gainean.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: %2,90eko portzentajea, tarte guztietan balioaren igoera zehazteko, eta %12ko karga-tasa, kuota zehazteko.

2. Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Egungo legerian ezarritako errekurtsoak aurkezten ahal dira.

Bertizaranan, 2010eko abenduaren 10ean.-Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1020568