4. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

5/2010 aldaketa 2010era luzatutako aurrekontuan.
Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2010eko 142. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 22an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

-Kreditu gehikuntza:

1 4321 623005: Makinaria udal zerbitzuetarako: 31.320,00 euro.

Gastuak, guztira: 31.320,00 euro.

-Finantzabidea:

1 870: Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 31.320,00 euro.

Finantzabidea, guztira: 31.320,00 euro.

Berriozarren, 2010eko abenduaren 16an.-Alkate udalburua, Xabier Lasa Gorráiz.

Iragarkiaren kodea: L1020811