4. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Alkatetza eskuordetzea

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta 47. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.

Dekretatu dut:

Lehendabizikoa.-Alkatea udalerritik kanpora dagoen bitartean, hau da, 2010eko abenduaren 3tik 12ra, biak barne, haren ordezkoa behar da, eta horregatik, Udalbatzako bigarren alkateorde Francisco Javier Unzué Ozkoidiren esku utzi dira hari dagozkion eginkizunak.

Berriozarren, 2010eko azaroaren 25ean.-Alkate udalburua, Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: L1020500