4. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Berriozarko Udalaren egoitza elektronikoa
eta horri lotuta dagoen erregistro elektronikoa sortzea

Alkatetzak 2010eko abenduaren 13an eman ebazpenaren bidez (abendua, 13/2010), honako erabaki hau hartu da:

"Administrazioak, eraginkorragoa bilakatu nahirik, herritarrarekiko harremanetan teknologia aplikatzearen aldeko apustua egin du eta, halaber, herritarrarengan konfidantza sortzeko bezainbateko segurtasun baldintzak ezartzearen aldekoa, teknologia berri hauek erabiltzera anima dadin eta horretarako aukera izan dezan.

Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa Izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea (HZPSEIL) mugarria izan da administrazio elektronikoari dagokionez, birraztertu baitu herritarraren eta Administrazio Publikoen arteko harremana, baita Administrazioen artekoa ere, eta horren ondorioa izan da Administrazioak zenbait eskubide digital aitortzea herritarrari.

Eskubide digital horiek ezin dute inola ere herritarraren eskubide eta bermeen mendratzerik ekarri Administrazioarekin dituen harremanetan, eta horietariko bat Administrazio Publikoekin harremanak izateko eskubidea da. Horiek guztiak figura berri baten bidez erabiltzen ahalko dira, HZPSEILaren protagonista nagusia bilakatu baita: egoitza elektronikoa. Hori kontuan harturik,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.-Berriozarko Udalaren egoitza elektronikoa eta horri lotuta dagoen erregistro elektronikoa sortzea, ebazpen honen eranskinean zehazten diren ezaugarriekin, helbide elektroniko honetan: https://sedeelectronica.berriozar.es. Egoitza elektronikoak indarra hartuko du egoitza sortzeko iragarkia argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Bigarrena.-Agintzea ebazpen hau eta egoitza elektronikoa eta erregistro elektronikoa sortzeari buruzko eranskin osoa argitara daitezela Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Hirugarrena.-Udalaren alor guztiei jakinaraztea, baita Berriozarko Udalaren webgunean argitaratzea ere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean.

ERANSKINA

1.-Egoitza elektronikoaren ezaugarriak.

1.1. Egoitza elektronikoa aplikatzeko eremua Berriozarko Udalaren toki entitatea izanen da, eta haren erakunde autonomoek ere erabiltzen ahalko dute.

1.2. Helbide elektronikoa hau izanen da: https://sedeelectronica.Berriozar.es, Berriozarko Udalaren Interneteko domeinua baita. Egoitza horren titularra Berriozarko Udala da, eta kudeaketaren eta zerbitzuen organo arduradunak dira Udalaren organo guztiak eta haien funtzio-alorrak, alkatetza-udalburutzak koordinatuta.

Egoitzan identifikatuko dira sartzeko bide erabilgarri guztiak.

Egoitza elektronikoan zehaztuko dira zein diren iradokizunak eta kexak egiteko moduak, eta, betiere, eskura jarraituko dute modu tradizionalek, sarreren Erregistro Orokorrean bertan aurkeztu beharrekoek.

2.-Erregistro elektronikoaren sorrera.

Egoitza elektronikoari lotutako erregistro elektronikoa sortu da. Erregistro elektronikoa sarrera eta irteeren erregistro orokorrean sartuko da, erregistro integratu bakar bat osatuz. Erregistro elektronikoak bide telematikoa ematen dio sarrera eta irteeren erregistro orokorrari. Antolakuntzaren aldetik, sarrera eta irteeren erregistro orokorra Idazkaritza Nagusiaren arloan dago sartuta, eta erregistro elektroniko hau sortzeak ez du mendetasun organiko hori aldatzen.

3.-Prozedura elektronikoak.

Organo eskuduna den Alkatetza-Udalburutzaren zuzendaritza politiko-organikoaren menpean, kanal telematikoaren bitartez kudea daitezkeen prozedurak zehaztuko dira eta egoitza elektronikoan argitaratuko.

Baliabide teknikoak urriak izanik eta prozedura administratibo eta eragileak konplexuak direnez gero, erabaki da herritarrek estatistikoki gehien eskatzen dituzten prozedurak lehenetsiko direla."

Berriozarren, 2010eko abenduaren 13an.-Alkatea, Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: L1020346