2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Lotzako Kontzejuko UR-4 unitateko mugen aldaketa xehakatua. Hasierako onespena
Berriobeitiko Udalak, 2010eko azaroaren 30ean egin bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batean onestea Lotzako Kontzejuko UR-4 unitateko mugen aldaketa xehakatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1.a) artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Berriobeitin, 2010eko abenduaren 20an.-Alkate udalburua, José María Irisarri Ollacarizqueta.
Iragarkiaren kodea: L1020896