4. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Administrazio elektronikoaren egoitza arautzen duen ordenantza

Berriobeitiko Udalak, 2010eko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Administrazio elektronikoaren egoitza arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Berriobeitin, 2010eko abenduaren 14an.-Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L1020463