2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Luis Morondo Udal Musika Eskolako prezio publikoen aldaketa 2011-2012 ikasturterako. Behin betiko onespena
Barañaingo Udalak, 2010eko irailaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea 2011/2012 ikasturterako aldaketa, Luis Morondo Udal Musika Eskolako prezio publikoetan.
Hasierako onespen hori 2010eko 129. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 25ean, baita Barañaingo Udaleko ediktuen oholean ere. Argitalpen horrekin jendaurreko epea ireki zen.
Legez ezarritako jendaurreko epea iragan baita, inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean datozen determinazioei jarraikiz, Luis Morondo Udalaren Musika Eskolako prezio publikoetan eginiko aldaketak behin betiko onetsitzat hartzen dira, eranskinean agertzen diren bezala.
Barañainen, 2010eko abenduaren 17an.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.
ERANSKINA
Luis Morondo Udal Musika Eskolako prezio publikoak 2011-2012 ikasturterako
-Musika eskolako ikasleak
- Erroldatuak:
- Matrikula: 375 euro.
- 2. musika tresna: 268 euro.
- 7 urtetik beheiti: 116 euro.
- Erroldatu gabeak:
- Matrikula: 564 euro.
- 2. musika tresna: 430 euro.
- 7 urtetik beheiti: 211 euro.
-Soilik musika tresnen taldea egiten duten ikasleak: 112 euro.
-Gelen alokairua:
- Egun bakoitzeko 2 ordu bitarte, 73 euro.
- Egun bakoitzeko 2tik 3 ordu bitarte, 92 euro.
- Egun bakoitzeko 3tik 4 ordu bitarte, 123 euro.
Argitara ematen da, eta ohartarazten, behin betiko onespen honen kontra hauetako bideren bat erabil daitekeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Barañainen, 2010eko abenduaren 17an.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.
Iragarkiaren kodea: L1020753