4. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Alkatea ordeztea

Barañaingo alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen, 2010eko abenduaren 13an. Hona testu osoa:

1459/2010 Ebazpena, abenduaren 13koa, Barañaingo Udaleko alkate udalburuak emana. Haren bidez alkatearen ordezko izendatu da Oscar Goñi Pérez lehen alkateordea, 2010eko abenduaren 13ko 14:00etatik 24:00ak arte.

José Antonio Mendive Rodríguez, Barañaingo Udaleko alkate udalburua.

Kontuan izanik Barañaingo Udaleko alkate udalburuaren eginkizunak betetzeak ekarriko duela Alkatetza honen udalerritik kanpo egotea, abenduaren 13ko 14:00etatik 24:00ak arte.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluak ezartzen duela "alkateordeek ordeztuko dutela alkatea, betiere haien izendapen ordenaren araberako lehentasunez, alkatea herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean (...)".

Kontuan harturik Barañaingo Udaleko alkatearen apirilaren 29ko 220/2008 Ebazpenean, ondotik uztailaren 26ko 901/2010 Ebazpenaren bidez aldatu baitzen, Barañaingo Udaleko alkateordeak izendatzen dituen hartan, ezarritako determinazioak.

Kontuan hartuz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.1 eta 2. artikuluan ezarritako aginduak.

Aurrekoak hala izanik eta Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 21. artikuluak eta Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 44.1 artikuluak (aplikagarria, aipatu legearen 47.2 artikuluaren bidez) Alkatetza honi ematen dizkioten eskumenez baliatuz,

Ebatzi dut:

Lehenbizikoa.-Lehen alkateorde Óscar Goñi Pérez Alkatetzaren ordezko izendatzea 2010eko abenduaren 13ko 14:00etatik 24:00ak arte, egun horretan karguari dagozkion eginkizun guztiak nire ordez betetzeko, epe horretan udalerritik kanpora izanen bainaiz.

Bigarrena.-Aurreko ebazpenaren ondoriozko ordezkotzak aipatu egunerako baino ez du indarrik izanen; betiere, abenduaren 14an, kargura itzultzen naizenean, bukatuko da.

Hirugarrena.-Interesdunari jakinaraztea ezen Alkatetza honen ordez ari den epean, Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 48. artikulua dela medio, ezin izanen dituela baliogabetu nik errege dekretu horren 43. artikulua baliatuz agindutako ordezkotzak.

Laugarrena.-Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan oinarriturik, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Barañaingo Udalaren ediktuen oholean argitaratzea.

Bosgarrena.-Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta hurrengo osoko bilkuran haren berri ematea, organo horrek egiten duen hurrengo bilkura arruntean.

Aditzera ematen da.

Barañainen, 2010eko abenduaren 14an.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1020423