2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATETZ
Desjabetze espedientearen 2. fasea
Atezko Udalak, 2010eko abenduaren 2an egin osoko bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:
"Gaia: Atezko uraren goi horniduraren 2. fasea egiteko obren proiektua. Desjabetze espedientea.
-Ikusirik Udalak 2010eko abuztuaren 31ko osoko bilkuran onetsi zuela Atezko uraren goi horniduraren 2. fasea egiteko obren proiektua.
-Izanik proiektu horrek obrak egiteko beharrezkoak diren jabetza pribatuko zenbait ondasun ukitzen dituela, eta lehenbailehen okupatu behar direla.
Honako hau erabaki da:
Lehenbizikoa.-Hasiera batean onestea Atezko uraren goi horniduraren 2. fasea egiteko obren proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda eta abiatzea desjabetze espedientea.
Bigarrena.-Delako proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen onura publikoa eta okupatu beharra aitortzea eta deklaratzea, onespenari loturik baitaude.
Hirugarrena.-Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea 15 egun baliodunean, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien oharrak edo alegazioak egin eta zerrendan argitaratutako okerrak zuzentzeko behar diren datuak ekar ditzaten, idatziz; horretarako, Atezko udal bulegoetan eskura izanen dute proiektua.
Laugarrena.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko egunkari batean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea.
Borzgarrena.-Erabaki hau interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioetarako."
Eritze Atetzen, 2010eko abenduaren 2an.-Alkatea, Carmen Ciganda Ibarrola.
Atezko goi hornidura. 2. fasea Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda |
FINKA | LURZATIA/POL. | JABEA/HELBIDEA | LUR MOTA | UKIPENAK | ERREGISTRO KOP. | m2 |
ZORTASUNA | ALDI BATERAKO OKUPAZIOA | DESJABETZEA |
BE-1 | 123-12 | Herrilurra Beuntzako Kontzejua La Asunción k., zk.g. 31867 Beuntza | Larrea Zuhaitzak | 404,85 m2 | 1442,24 m2 | 361,39 m2 | 0 | 0 m2 |
BE-2 | | Herrilurra Beuntzako Kontzejua La Asunción k., zk.g. 31867 Beuntza | Bidea | 827,13 m2 | 0 m2 | 0 m2 | 2 | 4 m2 |
BE-3 | 90-12 | Victor Félix Egozcue Goldáraz La Asunción k., zk.g. 31867 Beuntza | Belaia eta | 412,62 m2 | 2882,02 m2 | 166,70 m2 | 0 | 0 m2 |
BE-4 | 123-12 | Herrilurra Beuntzako Kontzejua La Asunción k., zk.g. 31867 Beuntza | Hariztia | 341,64 m2 | 2393,45 m2 | 937,54 m2 | 0 | 0 m2 |
BE-5 | 13A-11 | Victor Félix Egozcue Goldáraz La Asunción k., zk.g. 31867 Beuntza | Hariztia | 577,86 m2 | 3444,89 m2 | 809,95 m2 | 2 | 4 m2 |
BE-6 | 13B-11 | Victor Félix Egozcue Goldáraz La Asunción k., zk.g. 31867 Beuntza | Larrea | 99,87 m2 | 487,68 m2 | 0 m2 | 1 | 2 m2 |
BE-7 | 89A-12 | Gumersindo Sarasibar Ibarrola La Asunción k., 18 31867 Beuntza | Belaia | 57,78 m2 | 2755,34 m2 | 4 m2 | 0 | 0 m2 |
BE-8 | 125-12 | Iruñeko eta Tuterako Artzapezpikutza Artzapezpikutza plaza, zk.g. 31001 Iruña | Belaia | 55,44 m2 | 270,71 m2 | 0 m2 | 0 | 0 m2 |
BE-9 | 124A-12 | Asunción Cenoz Santesteban La Asunción k., zk.g. 31867 Beuntza | Belaia | 192,00 m2 | 960,04 m2 | 0 m2 | 0 | 0 m2 |
BE-10 | 152B-12 | Juan Cruz Larrainzar Ostiz La Asunción k., 23 31867 Beuntza | Belaia | 190,11 m2 | 951,02 m2 | 0 m2 | 0 | 0 m2 |
BE-11 | 152A-12 | Juan Cruz Larrainzar Ostiz La Asunción k., 23 31867 Beuntza | Laborantza lehorrekoa | 670,56 m2 | 3355,78 m2 | 0 m2 | 0 | 0 m2 |
BE-12 | 49A-12 | Fco. Javier Eugui Ciganda La Asunción k., 23 31867 Beuntza | Belaia | 616,81 m2 | 3035,08 m2 | 0 m2 | 0 | 0 m2 |
BE-13 | 12K-11 | Ignacio Indart Sarratea Santa Katalina, zk.g. 31792 Legasa, Bertizarana | Larrea | 110,49 m2 | 556,94 m2 | 0 m2 | 0 | 0 m2 |
BE-14 | 12P-11 | Ignacio Indart Sarratea Santa Katalina, zk.g. 31792 Legasa, Bertizarana | Hariztia | 607,35 m2 | 3029,24 m2 | 0 m2 | 4 | 8 m2 |
L1020315 |
Iragarkiaren kodea: L1020315