4. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARMAÑANTZAS

UE-1 borondatez birzatitzeko proiektua.
Behin betiko onespena

Armañantzasko Herritarren Batzarrak erabaki hau hartu zuen, besteak beste, 2010eko azaroaren 23an egin bilkuran:

"1. Behin betiko onestea Armañantzasko UE-1 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua, 2009ko uztaileko data duena eta Jaime Corcuera Uraldek eta Angel Bravo Bravok sustatua. Bertan jasotzen da azaleren gainean egindako zuzenketa, "Armañantzasko Udal Planeko UE-1 borondatez birzatitzeko proiektuko akatsen zuzenketa" dokumentuari jarraituz.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, hura kontrolatzeko, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatuarekin bat.

4. Erabaki honen kontra zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke, Nafarroako administrazioarekiko auzien gainean eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean paratu ere, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, aldez aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita."

Armañantzasen, 2010eko abenduaren 21ean.-Alkatea, Francisco Javier Oyón Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1021093