4. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARMAÑANTZAS

Hirigintza hitzarmena.
Behin betiko onespena

Armañantzasko Herritarren Batzarrak erabaki hau hartu zuen, besteak beste, 2010eko azaroaren 23an egin bilkuran:

"...ERABAKI DA:

1. Behin betiko onestea Armañantzasko Udalaren eta Jaime Corcuera Uralderen eta Angel Bravo Bravoren arteko hirigintza hitzarmena, aprobetxamendurako eskubidea duen lurzoruaren esleipenaren ordez haren balioa eskudirutan konpentsatzeko; 11.654,44 euro izanen dira (hamaika mila seiehun eta berrogeita hamalau euro eta berrogeita lau zentimo), urbanizazio kargarik gabe.

2. Francisco Javier Oyón Sanz alkateari ahalmena ematea hitzarmen hori sina dezan.

3. Erabaki honen kontra zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke, Nafarroako administrazioarekiko auzien gainean eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean paratu ere, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, aldez aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita."

Armañantzasen, 2010eko abenduaren 21ean.-Alkatea, Francisco Javier Oyón Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1021091