2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARGUEDAS
Aldaketak aurrekontuan. Behin betiko onespena
Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2010eko 142. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 22an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
GASTUEN AURREKONTUA:
-1. kapitulua.-Langileria gastuak: -3.000,00 euro.
-2. kapitulua.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 3.000,00 euro.
-6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 67.033,41 euro.
Aldaketa gastuen aurrekontuan, guztira: 67.033,41 euro.
DIRU-SARREREN AURREKONTUA:
-7. kapitulua.-Kapital transferentziak: 67.033,41 euro.
Aldaketa diru-sarreren aurrekontuan, guztira: 67.033,41 euro.
Arguedasen, 2010eko abenduaren 16an.-Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.
Iragarkiaren kodea: L1020653