4. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAS

Aurrekontuko 2/2010 eta 3/2010 aldaketak. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2010eko 135. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 5ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

-2/2010 aldaketa: kreditu berezia.

GASTUAK:

1.441.62101 kontu-saila. Hornidura eta saneamendu sareak berritzea Arasko (Nafarroa) elizako plazan. Zenbatekoa: 38.842,63 euro.

Finantzabidea: diru-sarrera handiagoak. Kontu-saila: 1,75502. Zenbatekoa: 38.842,63 euro.

-3/2010 aldaketa: kreditu berezia.

GASTUAK:

1.432.60102 kontu-saila. Zenbait karrika zolatzeko lanen 1. fasea, Arasen (Nafarroa). Zenbatekoa: 90.000 euro.

Finantzabidea: diru-sarrera handiagoak. Kontu-saila: 1,75503. Zenbatekoa: 90.000 euro.

Arasen, 2010eko abenduaren 2an.-Alkatea, Francisco Murguiondo Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L1020343