4. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

2011ko aurrekontu arrunta. Hasierako onespena

Aranguren ibarreko Udalak, 2010eko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2011ko aurrekontu arrunta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikuluan eta Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 271. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean edukiko da, hala egon dadin hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek erreklamazio edo alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten; erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betiko onetsita geldituko da.

Mutiloan, 2010eko abenduaren 22an.-Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1021102