4. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANARATXE

2011ko aurrekontua. Hasierako onespena

Aranaratxeko Udalak, 2010eko abenduaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2011ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoari jarraituz, aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira hamabost egun baliodunean, Udaleko Idazkaritzan, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak behin betiko onetsitzat joko dira eta haien laburpenak argitaratzeko tramitea, betetzat.

Aranaratxen, 2010eko abenduaren 14an.-Alkatea, Jesús Landa Peñas.

Iragarkiaren kodea: L1020495