2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAITZ
Araizko Arau Subsidiarioetako egiturazko determinazioen aldaketa puntuala. Hasierako onespena
Araizko Udalak, 2010eko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Araizko Arau Subsidiarioetako egiturazko determinazioen aldaketa puntuala, Araizko Udalak sustatua.
Aldaketaren norainokoa: 3. agiria. Hirigintzako arauak. II. titulua. Hirigintzako araubidea. V. kapitulua. Araudia lurzoru urbanizaezinean. 59. artikulua. Eraikuntza jarduera eta erabilerak, etxebizitzarik ez duten eraikuntzak. D atala. Eraikinek bete beharreko baldintza orokorrak. 5. lerroaldea:
"Gutxieneko tartea eraikuntzatik lurzatiaren mugetaraino edo auzobideetaraino: 4 metro."
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2, 70 eta 71. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, aipatutako espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Araitzen, 2010eko abenduaren 15ean.-Alkatea, Imanol Iriarte Gorostegi.
Iragarkiaren kodea: L1020629