2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANDOSILLA
Udalkideek eta udal taldeek hartu beharreko ordainsari, bilkura-sari eta kalte-ordainen aldaketa
Andosillako Udalak, 2010eko abenduaren 16an egin osoko bilkuran, erabaki zuen %10 beheititzea udalkideek eta udal taldeek hartu beharreko ordainsari, bilkura-sari eta kalte-ordainak, 2011ko urtarrilaren 1etik aitzina beheititu ere. Horiek 2007ko uztailaren 18an eta urriaren 25ean egin bilkuretan erabaki ziren.
Argitara ematen da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Andosillan, 2010eko abenduaren 17an.-Alkate udalburua, Juan Enrique Sanzo Andrés.
Iragarkiaren kodea: L1020807