2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANDOSILLA
Aldaketa ordenantza fiskaletan. Hasierako onespena
Andosillako Udalak, 2010eko abenduaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa ondoko ordenantza fiskal hauetan:
-Ordenantza fiskala, Hilerriko zerbitzuak egiteko tasak arautzen dituena.
-Ordenantza fiskala, Lizentziak eman eta hirigintzan bertzelako jarduketak egiteko tasak arautzen dituena.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, hasiera batean onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epe hori iragan ondoan inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu ez badu, aldatutako testua behin betikoz onetsitzat hartuko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu legeetan ezarria bete dadin.
Andosillan, 2010eko abenduaren 17an.-Alkate udalburua, Juan Enrique Sanzo Andrés.
Iragarkiaren kodea: L1020786