2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANDOSILLA
2011ko plantilla organikoa eta lan publikoaren eskaintza.
Hasierako onespena
Andosillako Udalak, 2010eko abenduaren 16an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2011ko plantilla organikoa eta lan publikoaren eskaintza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari buruz xedatutakoari jarraikiz, hasiera batean onetsitako plantilla organikoa Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Aipatutako jendaurreko epe horretan erreklamaziorik egiten ez bazaio, espedientea behin betiko onetsitzat hartuko da.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu legeetan ezarria bete dadin.
Andosillan, 2010eko abenduaren 17an.-Alkate udalburua, Juan Enrique Sanzo Andrés.
Iragarkiaren kodea: L1020781