2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANDOSILLA
2011ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena
Andosillako Udalak, 2010eko abenduaren 16an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2011ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, hasiera batean onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Aipatutako jendaurreko epe horretan inork erreklamaziorik egiten ez badu, behin betikoz onetsitzat hartuko dira 2011ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu legeetan ezarria bete dadin.
Andosillan, 2010eko abenduaren 17an.-Alkate udalburua, Juan Enrique Sanzo Andrés.
Iragarkiaren kodea: L1020780