4. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

Zudairiko Kontzejuko hiri lurzoru finkatuan, 4. poligonoko 22.ean dagoen hiri lurzatiaren xehetasun azterlana.
Behin betiko onespena

Ameskoabarreneko Udalak, 2010eko irailaren 16an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Zudairiko Kontzejuko hiri lurzoru finkatuan, 4. poligonoko 22.ean dagoen hiri lurzatiaren xehetasun azterlana, Ricardo Ros Zuasti arkitektoak prestatua, Javier Azpilicueta Gilek sustatua eta 2010eko martxoaren 2an ikus-onetsia.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Ameskoabarrenean, 2010eko irailaren 16an.-Alkatea, Diego Arturo Urra Velasco.

Iragarkiaren kodea: L1020297