2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLIN
Kudeaketarako hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena
2010eko abenduaren 1eko osoko bilkuran erabakita, hasiera batean onetsi zen Arbeitzako UE-2 exekuzio unitatearen kudeaketarako hirigintza hitzarmena, nahitaezko lagapenaren irabazizko aprobetxamendua eskudirutan duen balioarekin ordezteko.
Abenduaren 30eko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta egunkari zabalduenetan iragarkia jarrita, eta, halaber, ukitutako jabeei jakinaraziko zaie; epe horretan, nahi duenak aztertzeko modua izanen du, baita egokiak iruditzen zaizkion alegazio edo oharrak aurkezteko ere.
Larrionen, 2010eko abenduaren 14an.-Alkate udalburua, María Ascensión Gárriz Ripa.
Iragarkiaren kodea: L1020492