2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLIN
Egiturazko aldaketa Udal Planean, Eulzko 3. poligonoari dagokionez
Allin ibarreko Udalak, 2010eko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planeko egiturazko aldaketa, Eulzko 3. poligonoko 459, 460 eta 461. lurzatiei dagokienez. Sustatzaileak Julen Gordaliza Fernández de Gorostiza eta beste bi dira, eta xedea, lurzati horiei hiri lurzoru finkatu gabeko klasifikazioa ematea.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70. eta 71. artikuluetan ezarri bezala, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Espediente hori udal bulegoetan aztertzen ahal da, baita bidezkotzat jotzen diren alegazio guztiak aurkeztu ere, jendea hartzeko orduetan.
Amillaon, 2010eko abenduaren 14an.-Alkate udalburua, María Ascensión Gárriz Ripa.
Iragarkiaren kodea: L1020491