4. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 204/2010 prozedura

Rosa María Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Miguel Ángel Elvira Donázarrek, Sergio Ferrer Baquerok, Olga Otilia Cantos Loorrek eta Kerly Bueñano Coellok eskaturik, Bar Restaurante Urdax, S.A. enpresaren aurka, diru kopuru bat dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 204/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioten ebazpenak eman dira gaurko egunean:

1.-Autoa:

Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, Miguel Ángel Elvira Donázarrek, Sergio Ferrer Baquerok, Olga Otilia Cantos Loorrek eta Kerly Bueñano Coellok eskaturik, Bar Restaurante Urdax, S.A.ren aurka, eta betearazpena abiaraztea. Autoak prest daude alderdiei zitazioa egiteko Lan Prozedurari buruzko Legearen 278. artikuluan aurreikusitako agerraldirako.

Jakinaraz bekie alderdiei ebazpen hau legezko eran eta ohartaraz bekie haren aurka ezin dela inolako errekurtsorik jarri (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.4 artikulua). Hala ere, auto hau jakinarazi ondoko hamar eguneko epean betearazpenpeko alderdiak aurka egin ahal dio abian jarritako betearazpenari, PZLaren 556. artikuluan eta hurrengoetan adierazten den moduan.

Hala erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.

2.-Antolaketa-eginbidea:

Rosa María Valencia Ederra idazkari andrearen antolaketa-eginbidea.

Iruñean, 2010eko abenduaren 23an.

Epaileak autoa eman du betearazpen agindu orokorra emateko eta betearazpena abiarazteko. Horrenbestez, Lan Prozedurari buruzko Legearen 278. artikuluan xedatutakoarekin bat, alderdiei zitazioa egiten zaie epailearen aurrera ager daitezen 2011ko urtarrilaren 10ean, 11:20an, 14. judizio-aretoan (lehen solairua), alegatutako egitateak (langilea berriz ez hartzea edo berrartze irregularra) argitzeko. Berekin ekarri beharko dituzte erabili nahi dituzten frogak, bidezkoak deklaratuz gero bertan egin daitezkeenak.

Auzi-jartzaileari ohartarazten zaio bera zuzenean nahiz ordezkariaren bidez agertzen ahal dela, eta bidezko arrazoirik alegatu gabe huts egiten badu eskaeran atzera egin duela ulertuko dela. Enpresaburuari, berriz, ohartarazten zaio bera edo beraren ordezkaria agertu ezean egintza bera gabe eginen dela eta zuzenbidearen arabera dagokion kaltea izanen duela, are kontrako alderdiak adierazten duena egiazkotzat hartzearena ere, hari galdeketa egiteko eskatzen bada.

Igor bitez behar diren idatzagiriak

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurka egiteko bideak: organo judizial honetan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, jakinarazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsogileak ebazpenari zer akats egozten dion adierazi behar du.

Hori erabaki eta sinatu du izenpetzen duen idazkariak. Fede ematen dut. Idazkaria

Eta Bar Restaurante Urdax, S.A.ri (IFK: A-31117021) legezko jakinarazpena eta zitazioa egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2010eko abenduaren 23an.-Idazkari judiziala, Rosa María Valencia Ederra andrea.

Iragarkiaren kodea: J1021287