4. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. 236/2010 falta-judizioa

Iruñeko Instrukzioko 4. Epaitegian, 2010eko abenduaren 2an.

Aditzera ematen da epaitegi honetan 236/10 falta-judizioa bideratzen ari dela, ebasketagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen xedapen zatia, hitzez hitz:

María Soledad Gómez Santesteban kondenatzen dut, ebasketa-falta baten egilea eta erantzule kriminala den aldetik, hogeita hamar eguneko isuna ordaintzera, eta eguneko 6 euroko kuota finkatzen dut; beraz, María Soledad Gómez Santestebanek 180 euroko isuna ordaindu behar du.

María Soledad Gómez Santesteban kondenatzen dut prozedura honen tramitazioan sortutako prozesu-kostuak ordaintzera.

Ebazpen hau ez da irmoa eta haren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, idatziz, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Jakinaraz bekie epai hau alderdi guztiei eta eraman bedi haren lekukotza jatorrizko autoetara.

Beraz, epai honen bidez, auzialdi honetan behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta María Soledad Gómez Santestebani jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko abenduaren 2an.-Idazkari judiziala, Lorena Pegenaute Grajal.

Iragarkiaren kodea: J1021036