4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)
Ediktua. 273/2010 prozedura
Iruñean, 2010eko abenduaren 21ean.
Margarita Pérez Salazar Resanok, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak,
Aditzera ematen dut: Pablo Epalza Ruiz de Alda prokuradore jaunak eskaturik, ezkontzaz kanpoko seme-alaba adingabeen zaintzaren, jagoletzaren edo mantenuaren gaineko 273/2010 auzi-prozedura bideratzen ari da Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegi honetan, Antonio Fernández Espinoza jaunaren aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak María Lourdes Arancibia Floresen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:
Epaitza hau ematen dut:
Osorik baiesten dut Epalza prokuradore jaunak, M.ª Lourdes Arancibia Flores ordezkatuz, auzi-ihesean den Antonio Fernández Espinozaren aurka jarri duen demanda, eta behin betiko neurri hauek ezartzen ditut Yulian Fernández Arancibia adingabeari buruz:
-Amak bakarrik erabiliko du adingabearen gaineko guraso-ahala.
-Yulianen zaintza eta jagoletza amari ematen dizkiot.
-Ez da bidezkotzat jotzen aitaren eta semearen arteko bisita edo egonaldietarako araubiderik ezartzea, deusetan galarazi gabe hura eskatu eta eskaera bidezkotzat jotzeko aukera.
-Antonio Fernández Espinozak M.ª Lourdes Arancibia Floresi hilean 250 euro ordainduko dizkio semearen mantenurako ekarpen gisa. Diru kopuru hori hilaren lehen bost egunen barnean ordainduko da, amak adierazten duen kontuan.
-Bi gurasoek erdi bana ordainduko dituzte semearen gastu bereziak. Berezitzat joko dira gizarte segurantzak edo gurasoen aseguruek ordaintzen ez dituzten medikuntza gastuak, unibertsitateko matrikulak eta testuliburuak, baita semearen eskolaz kanpoko jarduerak eta udako kanpamentuak ere. Nolanahi ere, gastua sortzen duten jardueren berri eman behar da aldez aurretik edo, horren ezean, epailearen baimena. Dena den, lehentasunezkoa izanen da gurasoek hautatzen duten sistemaren bidezko jakinarazpena, guraso-ahalari buruzko atalean aurretik oinarritu denaren arabera, eta, ezer hautatu ez bada, jakinarazpena posta elektronikoaren bidez eginen da.
Ez da bidezkoa kostuak inori berariaz ezartzea.
Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 455. artikulua).
Errekurtsoa egiteko, epaitegi honetan idazkia aurkeztu beharko da bost eguneko epean. Aski izanen da apelatzen den ebazpena aipatzea, errekurritzeko asmoaren berri ematea eta aurkaratzen diren alderdiak adieraztea (PZLaren 457.2 artikulua). Errekurtsoa jartzearekin batera frogatu egin behar da organo honek Baneston duen gordailu eta kontsignazioen kontuan 50 euro sartu direla, eta ohartarazten da hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaile magistratua.
Eta Antonio Fernández Espinozari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin.
Iruñean, 2010eko abenduaren 21ean.-Epaile magistratua, Margarita Pérez Salazar Resano.-Idazkaria, Inmaculada Jurio Macaya.
Iragarkiaren kodea: J1021083