4. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 344/2010 prozedura

Iruñean, 2010eko abenduaren 20an.

Margarita Pérez-Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak, honen bidez aditzera ematen dut:

Ignacio San Martín Cidriain prokuradore jaunak eskaturik, nahitaezko betearazpeneko 344/2010 prozedura tramitatzen ari da Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. epaitegi honetan (Familia Epaitegia), Fernando Tobes Portillo jaunaren aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Tatiana Chpak andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

"Tobes jaunak, hau da, betearazpenpeko alderdiak ordaindu behar duen mantenu-pentsioa eguneratu egiten da 2010erako: hilean 373,89 eurokoa izanen da.

Alderdi betearazleak, hots, Tatiana Chpak andreak eskaturik, betearazpena abiarazten da betearazpenpeko alderdiaren aurka, hots, Fernando Tobes Portillo jaunaren aurka, 1.606,23 euro ordain ditzan, ordaindu gabe baititu mantenu-pentsio eguneratuaren igoera 2006 urtarriletik 2010eko otsailera bitartean, gehi 157,53 euroko interes mugaeguneratuak. Diru kopuru horri 481 euro gehituko zaizkio interesetarako eta betearazpenaren kostuetarako, deusetan galarazi gabe amaierako likidazioa.

Enbargatutzat jotzen dira, betearazpenpekoaren jabetzako ondasun gisa, betearazpenpekoak, hau da, Fernando Tobes Portillo jaunak, Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren Castellóko Ordezkaritzako Klase Pasiboetako Unitatetik jasotzekoa duen pentsioa, abian jarri den betearazpen honetako diru kopurua berdindu arte. Erakunde horri ofizioa igorriko zaio, enbargoaren oharra jasotzeko eta berehala bidaltzeko betearazpenpekoak horretan kobratu behar dituen hileko hartzeko likidoen ziurtagiria, epaitegi honek hilean atxiki beharreko zenbatekoa finka dezan, PZLaren 608. artikuluan xedatutakoaren arabera. Halaber, pentsio horretatik hilean atxiki beharreko zenbatekoa jakinaraziko zaie, hori eguneratu ondoren, Chpak andreak adierazitako kontuan sar dezaten".

Eta Fernando Tobes Portillo jaunari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin.

Iruñean, 2010eko abenduaren 20an.-Epaile magistratua, Margarita Pérez-Salazar Resano.-Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1021064