2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OIBAR
1. poligonoko 851. lurzatiaren xehetasun azterlana.
Hasierako onespena
Oibarko alkateak, 2010eko abenduaren 13ko ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea 1. poligonoko 851. lurzatiaren xehetasun azterlana, Jokin Burguete Sanzek, Adriana Sesma Goñik, Iker Reizabal Gutierrezek eta Kristina Fanlo Isok Oibarko San Pedro karrikako 1ean sustaturik, Oibarko 1. poligonoko 851. lurzatian dagoen eraikineko inguratzailea aldatu beharrez.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Oibarren, 2010eko abenduaren 13an.-Alkatea, Manuel Martínez Aldunate.
Iragarkiaren kodea: L1020420