3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA
Jendaurreko informazioa
Gaia: ur aprobetxamendu baten ezaugarriak aldatzeko eskaera.
Titularrak: María Isabel, Jesús M., Juan Bautista eta Francisco Javier Larraya Astibia.
IFZ: 29152001 F, 15850585 C, 15851307 Y, 29143814 P.
Helbidea: Elbarren kalea, 95 - 1. solairua. 31880 Leitza (Nafarroa).
Ibaiaren edo ur-lasterraren izena: Meaka edo Arramiako erreka.
Hura jasotzen duen ibaiaren izena eta kodea: Leitzaran-1/0400/080.
Emandako emaria: 0,006 l/s.
Zenbateraino handitu nahi den emaria: 0,025 l/s.
Tokia: Arramiako alderdia.
Udalerria eta probintzia: Leitza (Nafarroa).
Xedea: ureztaketa eta etxeko erabilerak.
Obren azalpen laburra eta helburua:
María Isabel, Jesús M., Juan Bautista eta Francisco Javier Larraya Astibiak ur aprobetxamendu baten ezaugarriak aldatzeko eskatu dute: 0,05 hektarea ureztatzeko 0,006 l/s-ko aprobetxamendua dute Meakako errekan, Arramiako alderdian, Leitzako (Nafarroa) udal mugapean, eta etxeko erabilerak gehitu ahal izateko, emaria 0,025 l/s-ra handitu nahi dute.
Kutxeta lana egiten duen bidoi baten bidez hartzen da ura, eta 2 m³-ko biltegi batera eramaten da, ? hazbeteko diametroa eta 700 metroko luzera dituen hoditik. Biltegi horretatik diametro bereko eta 100 metro luzeko beste hodi bat irteten da baratzea ureztatzeko. Erdibidean eta baratzera iritsi aurretik polietilenozko ? hazbeteko hodi bat irteten da, Juanzarko Borda baserria urez hornitzen duena.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Leitzako udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20071 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.
Donostian, 2010eko abenduaren 20an.-Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.
Iragarkiaren kodea: E1020903