4. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 7a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

Jendaurreko informazioa

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Leitzako Udala.

IFZ: P 3114800J.

Helbidea: Elbarren, 1 - 31880 Leitza (Nafarroa).

Ibaiaren edo ur-lasterraren izena eta kodea: Leitzaran 1.0400.080.

Udal mugapea eta probintzia: Leitza (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Leitzako Udalak baimena eskatu du Olaberriko zubian mantentze eta zaharberritze obrak egiteko, Leitzaran ibaian, Leitzako (Nafarroa) udal mugapean.

Obretan zubiaren estribuak eta erdiko pilarea azpi-berrituko dira eta eskuineko estribuaren estradosa sendotuko da. Lur zakuekin ur-hesiak eginen dira, ibaiaren ibilguan lan egiteko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Leitzako udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20071 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2010eko abenduaren 14an.-Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1020535