3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarkia. Erreferentzia: 2010-P-1682
Duela hiru urte baino lehenagotik jarraian ustiatu gabe egoteagatik, lur azpiko uren aprobetxamendu baterako eskubidea amaitzeko espedientea abiarazi da ofizioz, 2010eko azaroaren 17an. Iturburua Lerraldeko errekaren eskuin ertzetik 10 metrora dago, polizia-eremuan, Abaurregaineko (Nafarroa) udal mugapean. Lerraldeko erreka Irati ibaira (9012312) isurtzen da ezkerretik. Aprobetxamendua abeltzaintzarako da, eta Ebroko Ur Konfederazioaren Ur Erregistroko B atalean inskribaturik dago, 48. liburukian, 79. orrian, Secundino Vidondo Celayren izenean.
Ez da inon ageri aprobetxamendua ukitzen duen zortasunik.
Aditzera ematen da orok jakin dezan, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 163.3 artikuluan ezarritakoari jarraituz. Eskubidearen amaierak kalte egiten diela uste dutenek alegazioak aurkezten ahal dituzte, idatziz, Ebroko Ur Konfederazioari zuzenduta (Sagasta pasealekua 24-28, 50071 Zaragoza) edo Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean adierazitako gainerako tokietan, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Jendaurreko epe horretan, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioaren bulegoetan.
Zaragozan, 2010eko azaroaren 17an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Manuel Secanella Ibáñez.
Iragarkiaren kodea: E1020541