4. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 7a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erreferentzia: 2010-P-1683

Duela hiru urte baino lehenagotik jarraian ustiatu gabe egoteagatik, lur azpiko uren aprobetxamendu baterako eskubidea amaitzeko espedientea abiarazi da ofizioz, 2010eko azaroaren 17an. Iturburua Zatoia ibaiaren ezker ertzetik 20 metrora dago, polizia-eremuan, Jaurrietako (Nafarroa) udal mugapean, Zearbideko Borda alderdian (1. iturria). Zatoia ibaia Zaraitzu ibaira (901231205) isurtzen da ezkerretik. Aprobetxamendua abeltzaintzarako da, behi aziendako 80 bururentzat, eta Ebroko Ur Konfederazioaren Ur Erregistroko B atalean inskribaturik dago, 48. liburukian, 65. orrian, María Luisa Esandi Escujuriren izenean.

Ez da inon ageri aprobetxamendua ukitzen duen zortasunik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 163.3 artikuluan ezarritakoari jarraituz. Eskubidearen amaierak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak aurkezten ahal dituzte, idatziz, Ebroko Ur Konfederazioari zuzenduta (Sagasta pasealekua 24-28, 50071 Zaragoza) edo Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean adierazitako gainerako tokietan, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Jendaurreko epe horretan, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioaren bulegoetan.

Zaragozan, 2010eko azaroaren 17an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Manuel Secanella Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: E1020540