3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarkia. Erreferentzia: 1990I341
Ebroko Ur Konfederazioak 2010eko azaroaren 11n emandako ebazpen baten bidez agindu da Ur Erregistroan aldaketa egin dadila ur publikoen aprobetxamendu honen inskripzioan: Izaban (Nafarroa) Belozkarreko iturburutik (Ezka ibaia) ura hartzeko aprobetxamendua, Erronkariko Udalaren izenean dagoena. Batez besteko emari baliokidea 1,87 l/s izanen da kontsumo handieneko hilean, ura herria hornitzeko eta abeltzaintzarako erabiliko da, eta aipatu ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharko dira.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Zaragozan, 2010eko azaroaren 11n.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Manuel Secanella Ibáñez.
Iragarkiaren kodea: E1020536