3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORRA
JUS/3200/2010 Agindua, azaroaren 26koa, Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoan sistema ireki orokorraren bidez sartzeko probak gainditu dituztenen behin betiko
zerrenda argitara ematen duena
Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoan sistema ireki orokorraren bidez sartzeko hautapen probetako oposizio eta lehiaketa faseak amaiturik (azaroaren 10eko JUS/3338/2008 Aginduaren bidez deituak, azaroaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuak), epaimahaiak gainditu dituztenen zerrenda igorri du.
Hortaz, uztailaren 28ko JUS/2544/2006 Aginduaren hamalaugarren oinarrian (abuztuaren 3ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta azaroaren 10eko JUS/3338/2008 Aginduaren 6.6 oinarrian xedatutakoarekin bat (azaroaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), ministerio honek hauxe erabaki du:
Lehendabizikoa.-Hautapen probak gainditu dituzten izangaien zerrenda argitara ematea. Zerrenda agindu honen II. eranskinean dago.
Bigarrena.-Hogei egun naturaleko epean, agindu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, II. eranskinean ageri diren izangaiek ondoko agiriak aurkeztu behar dituzte ministerio honen Erregistro Orokorrean (Jacinto Benavente plaza 3, Madril, 28071 posta kodea):
a) Nortasun agiri nazionalaren bi fotokopia.
b) Unibertsitateko diplomadunaren, ingeniari teknikoaren, arkitekto teknikoaren titulua edo baliokidea edo, halakorik bada, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatuaren titulua edo baliokidea, deialdiari buruzko aginduaren 4. oinarrian xedatzen denarekin bat.
Titulua atzerrian eskuratua bada, homologatu egin dela frogatzeko agiria behar da.
c) Zinpeko aitorpena, non izangaiak adieraziko baitu ez duela bateraezintasun arrazoirik, ez dagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaiturik diziplina bidean edo bide judizialean, eta administrazio publikoetako ezein kidegotatik diziplina prozedura baten bidez inoiz bereizi gabea dela, non eta birgaitzea lortu ez duen (I. eranskina).
d) Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoari dagozkion eginkizunetan aritzea galarazten dion eritasunik edo akats fisikorik ez duela frogatzen duen ziurtagiri medikoa, interesatuari dagokion Gizarte Segurantzako Medikuntza Orokorreko sendagileak luzatua.
100eko 33ko ezgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioko organo eskudunek edo kasuan kasuko autonomia erkidegokoek emandako ziurtagiria aurkeztu beharko dute, ezgaitasun hori dutela eta Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoan bete beharreko eginkizunekin bateragarria dela egiaztatzeko. Ez da beharrezkoa izanen parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu dutenen kasuan.
e) Zigor-aurrekariei buruzko ziurtagiria ofizioz aurkeztuko du Justiziako Estatu Idazkaritzak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 35. f) artikuluan ezarritakoarekin bat.
Funtzionario publikoak diren izangaiek ez dute aurkeztu beharko aurreko izendapenerako frogatu zituzten baldintza eta betekizunen frogagiririk. Haien gaineko ministerio edo erakundeak egindako ziurtagiria bakarrik aurkeztu beharko dute, funtzionarioak direla eta Justizia Administrazioko Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoko funtzionario izendatzeko baldintzak betetzen dituztela egiaztatu dadin.
Ezarritako epearen barruan, ezinbesteko kasuak salbu, dokumentazioa aurkezten ez dutenak edo, dokumentazioaren azterketaren ondorioz, deialdiaren aginduko 6.6. oinarrian eta hautapen prozesu hau zuzentzen duten guztientzako oinarrietako hamalaugarren oinarrian, 3. puntuan, eskatutako baldintza orokor edo berariazkoetakoren bat ( uztailaren 28ko JUS/25442006 Agindua) falta dutenak ez dira praktiketako funtzionario izendatuak izanen, eta haien ekintzak baliogabeturik geldituko dira, hasierako eskabidea faltsutzeagatik izan dezaketen erantzukizuna alde batera utzi gabe.
Hirugarrena.-Aurreko dokumentazioarekin batera izangaiek idazki bat aurkeztuko dute, honakoak zehaztuta: izen-deiturak, nortasun agiri nazionalaren zenbakia, zein kidegotan sartuko diren, lurralde-eremua, lortutako hurrenkera zenbakia eta harremanetarako telefono zenbakia, bakoitzaren agirien azterketa errazteko.
Laugarrena.-Agindu honen aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea departamentu honetan, hilabeteko epean, edo Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzien Epaitegi Zentraletan, bi hilabeteko epean. Epea, bi kasuetan, agindu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita kontatuko da.
Madrilen, 2010eko azaroaren 26an. Justizia ministroa. Eskuordez (abenduaren 2ko JUS/3770/2008 Agindua), Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako zuzendari nagusia, Caridad Hernández García.
I. ERANSKINA
Izena: ................................................................................................
.................. jaunak/andreak (helbidea: ................................................................; adina: ....................; nortasun agiri nazionalaren zenbakia: ..................) zin edo agindu egiten dut, Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoko funtzionario izenda nazaten, ez nautela inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizi, ez nagoela desgaitua funtzio publikoetan aritzeko, eta ez dudala lege-xedapenetan ezarritako ezgaitasun edo bateraezintasun kausarik.
.................(e)n, 2010eko .............aren ..............(e)an. Aitortzailea,
II. ERANSKINA Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoan sistema librearen bidez sartzeko hautapen probak, azaroaren 10eko JUS/3338/2008 Aginduaren bidez deitutakoak, gainditu dituzten oposizio egileen zerrenda, hizkuntza autonomikoan eta foru zuzenbidean lortutako puntuazioak adierazita Eremua: Nafarroa. Txanda: Orokorra. |
ORDENA ZENBAKIA | NANa | DEITURAK ETA IZENA | 1. ARIKETAREN NOTA | 2. ARIKETAREN NOTA | 3. ARIKETAREN NOTA | OPOSIZIOAREN FASEA | LEHIAKETAREN FASEA | AMAIERAKO NOTA |
1 | 33444408 | OROZ LARRAYOZ, ICIAR | 70,25 | 79,40 | 33,91 | 183,56 | 32,40 | 215,96 |
2 | 10191395 | MARTINEZ PERAL, MIGUEL ANGEL | 80,25 | 69,30 | 29,65 | 179,20 | 27,10 | 206,30 |
3 | 18197399 | DELGADO LOPEZ, DIEGO | 78,50 | 57,20 | 34,11 | 169,81 | 17,50 | 187,31 |
Eranskina osorik argitaratu zen 302. Estatuko Aldizkari Ofizialean (2010-12-13). |
E1020892 |
Iragarkiaren kodea: E1020892