3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORRA
JUS/3029/2010 Agindua, azaroaren 16koa, Justizia Administrazioko Laguntza Judizialeko Kidegoan sistema ireki orokorraren bidez sartzeko hautapen prozesua gainditu dutenen behin betiko zerrenda aldatzen duena
Martxoaren 12ko JUS/707/2010 Aginduak (23ko Estatuko aldizkari Ofiziala), apirilaren 12ko JUS/968/2010 Aginduak (apirilaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta ekainaren 28ko JUS/1879/2010 Aginduak (uztailaren 13ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) aldatutako otsailaren 25eko JUS/554/2010 Aginduaren bidez (martxoaren 10eko estatuko Aldizkari Ofiziala), Justizia Administrazioko Laguntza Judizialeko Kidegoan sistema ireki orokorraren bidez sartzeko hautapen prozesua gainditu dutenen behin betiko zerrenda argitara eman zen; hautapen probetarako deialdia egin zuten uztailaren 28ko JUS/2544/2006 Aginduaren Hamalaugarren Oinarrian (abuztuaren 3ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta azaroaren 10eko JUS/3337/2008 Aginduaren 6.5.1. oinarrian (azaroaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) xedatutakoarekin bat, ikusirik ukoak eta kasuan kasuko epaimahaien proposamenak, ministerio honek erabaki du:
Lehena.-Justizia Administrazioko Laguntza Judizialeko Kidegoan sistema ireki orokorraren bidez sartzeko hautapen prozesua gainditu dutenen behin betiko zerrenda argitara eman zuen otsailaren 25eko JUS/554/2010 Agindua (martxoaren 10eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) aldatzea, bertatik baztertzeko agindu honen I. eranskinean lurraldeen arabera ageri diren izangaiak, ukoagatik edo praktiketako funtzionario izendatuak ez izateagatik; era berean, II. eranskinean ageri dira, oposizioan eta lehiaketan lortutako puntuazioak adierazita, aipatutakoen ordez zerrendan sartuko diren izangaiak, haiek izan baitira kasuan kasuko epaimahaiek proposatutakoak.
Bigarrena.-Kataluniako eta Valentziako Erkidegoko Laguntza Judizialeko Kidegoko epaimahaiek, urriaren 5eko JUS/2660/2010 Aginduan (urriaren 15eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) izendatutakoek, hizkuntza autonomikoaren ezagutza frogatzeko hautazko ariketa bat egitera deituko diete lurralde horietako oposizio-egileei, agindu honen II. eranskinean ageri direnei, bere garaian hala eskatu baldin bazuten, bai eta lurralde horietan bertan oposizioko nahitaezko ariketak gainditzen dituzten izangaiei ere, maiatzaren 31ko JUS/1653/2010 Aginduaren 7.4 oinarriarekin bat (ekainaren 22ko Estatuko Aldizkari Ofiziala). Ariketa ez da baztertzailea izanen.
Izangaiek hizkuntza ofizial horietaz duten ezagutza baloratzeko, kontuan hartuko da maiatzaren 31ko JUS/1653/2010 Aginduaren 7.4 puntuan xedatutakoa (ekainaren 22ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).
Hirugarrena.-Maiatzaren 31ko JUS/1653/2010 Aginduaren bidez (ekainaren 22ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) Laguntza Judizialeko Kidegoan sartzeko deitutako hautapen probetako epaimahaiek proposamena egin dute gainditu duten izangaien zerrendari dagokionez, eta Justizia Ministerioak, proposamen hori jasota, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko du gainditu dutenen behin betiko zerrenda, lurralde bakoitzean. Zerrenda horretan ageri diren izangaiek eta agindu honen II. eranskinean ageri direnek 20 egun naturaleko epea izanen dute, Estatuko Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, agindu horren 7.5 oinarrian aipatzen den dokumentazioa aurkezteko.
Laugarrena.-Agindu honen aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea departamentu honetan, hilabeteko epean, edo Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzien Epaitegi Zentraletan, bi hilabeteko epean. Epea, bi kasuetan, agindu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita kontatuko da.
Madrilen, 2010eko azaroaren 16an. Justizia ministroa. Eskuordez (abenduaren 2ko JUS/3770/2008 Agindua), Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako zuzendari nagusia, Caridad Hernández García.
NANa | DEITURAK ETA IZENA | EREMUA |
50729989 | CARRETE RIVAS, SONIA | NAFARROA |
II. ERANSKINA Probak gainditu dituztenen zerrenda, Laguntza Judizialeko oposizio fasean eta merezimenduen lehiaketan emandako behin betiko balorazioarekin |
NANa | DEITURAK ETA IZENA | EREMUA | 1. ARIKETA | 2. ARIKETA | OPOSIZIOA, GUZTIRA | LEHIAKETA, GUZTIRA | AMAIERAKO NOTA |
24333677 | BENEYTO CASADO, PATRICIA | NAFARROA | 59,75 | 72,50 | 132,25 | 13,75 | 146,00 |
Eranskinak osorik argitaratu ziren 285. Estatuko Aldizkari Ofizialean (2010-11-25). |
E1020891 |
Iragarkiaren kodea: E1020891